12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546474849505152535455565758596061 |
- Mastodon gertatzen ari denari buruz egunean egoteko modurik onena da. Jarraitu edonor fedibertsoan eta ikusi dena ordena kronologikoan. Ez dago algoritmorik, iragarkirik edo clickbait-ik bistan.
- Hau Android gailuentzako Mastodon aplikazio ofiziala da. Ikaragarri azkarra eta ikaragarri ederra da, ahaltsua ez ezik, erabilerraza ere izateko diseinatua. Gure aplikazioan, hauek egin ditzakezu:
- ESPLORATU
- ■ Ezagutu idazle, kazetari, artista, argazkilari, zientzialari eta gehiago
- ■ Ikusi zer ari den gertatzen munduan
- IRAKURRI
- ■ Axola zaizkizun pertsonei buruz egunean egotea, etenik gabeko horma kronologikoarekin
- ■ Jarraitu hashtag-ak gai espezifikoekin denbora errealean informatuta egoteko
- SORTU
- ■ Bidali bidalketak zure jarraitzaileei edo mundu guztiari, inkestekin, kalitate handiko irudiekin eta bideoekin
- ■ Beste pertsona batzuekin elkarrizketa interesgarrietan parte hartu
- ONDU
- ■ Pertsonen zerrendak sortu elkarrizketa bat inoiz ez galtzeko
- ■ Hitzak edo esaldiak iragazi ikusi nahi duzuna eta ikusi nahi ez duzuna kontrolatzeko
- ETA GEHIAGO!
- ■ Zure kolore eskema pertsonalizatura egokitzen den gai ederra, argia edo iluna
- ■ Partekatu eta eskaneatu QR kodeak Mastodon profilak beste batzuekin azkar trukatzeko
- ■ Saioa hasi eta aldatu hainbat konturen artean
- ■ Jakinarazpenak jaso pertsona jakin batek argitaratzen duenean kanpaiaren botoiarekin
- ■ Izorrakirik ez! Zure mezuak eduki abisuekin babes ditzakezu
- ARGITARATZEKO PLATAFORMA INDARTSUA
- Jada ez duzu algoritmo opako bat baretzen saiatu behar, zure lagunek argitaratu zenuena ikusiko duten ala ez erabakitzen duena. Jarraitzen badizute, ikusiko dute.
- Web irekian argitaratzen baduzu, web irekian eskuragarri dago. Mastodonerako loturak segurtasunez parteka ditzakezu, jakinda edozeinek irakurri ahal izango dituela saioa hasi gabe.
- Harien, inkesten, irudien, bideoen, audioaren eta edukien ohartarazpenen artean, Mastodonek modu asko eskaintzen ditu komeni zaizun moduan adierazteko.
- IRAKURTZEKO PLATAFORMA INDARTSUA
- Ez dizugu iragarkirik erakutsi behar; beraz, ez dizugu eutsi behar gure aplikazioan. Mastodonek hirugarrenen aplikazio eta integrazioen aukeraketa aberatsena du, gehien komeni zaizun esperientzia aukera dezazun.
- Orri nagusiko jario kronologikoari esker, erraza da jakitea noiz aurkitu dituzun eguneraketa guztiak eta beste gauza batera pasa zaitezke.
- Ez dago kezkatu beharrik okerreko klik batek betiko zure gomendioak hondatuko dituela. Ez dugu asmatzen zer ikusi nahi duzun, zuk kontrola dezazun uzten dugu.
- PROTOKOLOAK, PLATAFORMARIK EZ
- Mastodon ez da sare sozialen ohiko plataforma bat, protokolo deszentralizatu batean oinarritzen da. Gure zerbitzari ofizialean izena eman dezakezu edo hirugarren bat aukeratu zure datuak ostatatzeko eta zure esperientzia moderatzeko.
- Protokolo komunari esker, ez du axola zer aukeratzen duzun, arazorik gabe komunika zaitezke jendearekin beste Mastodon zerbitzari batzuetan badaude ere. Are gehiago: kontu bakar batekin, fedibertsoko beste plataforma batzuetako jendearekin komunika zaitezke.
- Ez al zaude pozik zure aukerarekin? Beti alda dezakezu Mastodon zerbitzari desberdin batera zure jarraitzaileak zurekin eramaten dituzun bitartean. Erabiltzaile aurreratuentzat, zure datuak zure azpiegituran bertan ostatatu ditzakezu, Mastodon software librea baita.
- IRABAZI ASMORIK GABE IZAERAZ
- Mastodon Estatu Batuetan eta Alemanian erregistratutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Ez gaude motibatuta plataformaren diru-balioa ateratzeagatik, baizik eta plataformarentzat hobea denagatik.
- HEMEN AGERTZEN DEN BEZALA: TIME, Forbes, Wired, The Guardian, CNN, The Verge, TechCrunch, Financial Times, Gizmodo PCMAG.com, eta gehiago.
|